Jokinekin herri kirolen iguruan ikasi genuenak ez du preziorik. Eraikuntzako profesionala da, eta bere familiarekin bizi da Baliarrainen biztanle berriak erakartzeko egin ziren lehen etxeetako batean.
Aizkorak, trontzak eta segak gustuko ditu, eta Euskal Herrian ekipazio ona lortzea zein zaila den kontatu zigun. Kaliforniako trontzak eta Australiako aizkorak inportatu behar izaten dituzte maila onean lehiatu ahal izateko. Bere auzokide Josurekin batera, tandem bikaina osatzen dute. Argazkiak atera genizkien, 40 cm inguruko zuhaitz-enbor bat moztuz, 20 segundo baino gutxiagoan…
Herri kirolen jatorriaz edo gazteek euskal pilota bezalako kirol tradizionaletan duten interesaren galeraz aritu giñen hizketan.
Arratsaldean paseatzera irten eta beraiek entrenatzen entzuteak atentzioa deitu zigun eta azkarrenak izateko behar duten indarra, zehaztasuna eta oreka misresten geratu giñen.
Bere ama ezagutzeko irrikaz geratu gara. 80 urte baino gehiago ditu, eta oraindik egunero igotzen da inguruko mendira sega eta guzti, belarra moztera.