Izaskun, Otaegi baserrikoa da, plazatik ikus daiteke mendian gora, zuriz margotua, Beizamako Aginagamendi auzoan kokatua dago. Interneten egindako bilaketaren arabera balio arkeologikoa duen baserria da. Izaskunen lehen abizena ez da Otaegi, bainan Beizaman zabaldua dagoen abizena dela azaldu zigun. Abizen honek, denborarekin kasu batzuetan “A” galdu du. Beraz, bai Otegi edota Otaegi abizenak, otea dagoen mendi magala esan nahi du. Honen arabera, XII-XIV mende artean, otea ugariko lekua zela uste da, gaur egun ez bezela, zuhaitzik gabeko tokia zela.
Kontatu zigunaren eta gogoratzen dugunaren arabera, baserriaren lehen erregistroak paperean 1530 urte ingurukoak dira, eta ondorioz, baserria lehenagokoa dela uste da.
Baserriak, historian zehar eraldatzen joan dira, eta gaur egun mantentzen direnak zihurraski ez dute jatorrikoaren antza askorik izango, izan ere, urteetan zehar, beharren, eta garaiaren arabera baserriak berriztatzen, eraldatzen eta moldatzen joan dira, hori bai, normalean bere jatorriko izena mantenduz.
Gaur egun, gutxi dira baserritik garai batean bezela bizi direnak. Hala ere garrantzitsua da baserriak ondare bezela mantentzea, euskaldunen jatorriaz hitz egiten bait digute. Otaegi baserriak itsura ederra du eta bizitza luzea du aurretik oraindik!