Proiektua
Argazkigintzako maisu handiek inspiratzen gaituzte, euren lan antropologikoetarako estudio eramangarriak erabili zituztenak: Edward S. Curtis aitzindaria Ameriketako indiarrei buruzko bere lanarekin, Irving Penn “Worlds in a Small Room”-ekin, John Delaney “Golden Eagle Nomads”-ekin edota Richard Avedonen “In American West” serie ospetsua.
Guk autokarabanaren kanpoaldea argazki-platoaren oinarrizko egitura gisa erabiltzen dugu.
©Irving Penn
©Laura Wilson
Proiektu honen helburu nagusia da herri txikietan bizi diren pertsonen Erretratuen Argazki Artxibo bat sortzea. Gure ustez, herri hauek kulturaren, nortasunaren, izaeraren eta hizkuntzaren iturri eta zaintzaile dira.
Erretratu Nomadak protagonismoa eman nahi die herriei eta bere biztanleei, eta, horrela, argazki-artxibo bat sortu nahi du, gaur egun bizi diren pertsonen memoria eta ondare gisa.
Egitasmoa aurrera eraman ahal izateko, udalen laguntza behar dugu. Haiekin zehazten ditugu, besteak beste, datak, aurrekontua eta gainerako xehetasunak bisita arrakastatsua izan dadin.
Ekintza irekia eta zeharkakoa da guztiz, doakoa parte-hartzaile ororentzat, eta, noski, ez da derrigorrezkoa izango.
Asmo handiko proiektu hau egin ahal izateko, gure Bitxa maitea dugu, gure etxea, argazki-estudioa eta galeria ibiltaria.
‘Bitxaren inguruan gertatzen da dena’
Bera da egiten dugun guztiaren erdigune. 1982ko Hymer-Mobil S550 autokarabana alemaniarra da, “Brownie” serie ezaguneko Mercedes-Benz T1 208 gasolina furgoi baten gainean muntatua.
Guk geuk eraldatu, eguneratu eta gure beharretara egokitu dugu.
Albo batean argazki estudioa muntatzen dugu, eta irekia egongo da herrian gauden bitartean.
Eguzki-ohiala ireki, atzealdean oihal bat zabaldu, eta gortinak jartzen ditugu alboetan, txoko intimoagoa lortzeko (haize gehiegi egiten ez badu, noski).
Horrela, erretratua egin nahi duen orok edozein momentuan pasa daiteke argazki estudiotik.
Erretratua egin ostean, Bitxaren barrualdera pasa dadin gonbidatzen dugu. Bertan, erretratuetako bat hautatu, eta paperean inprimatuko dugu. Norberari bere erretratua digitalean ere bidaliko diogu.
Bestetik, herrian egin ditugun erretratu guztiak kaxa batean jaso eta banatzen dizkiogu udalari, gorde eta kontsultarako eskura egon daitezen.
Eta, noski, bisitatzen ari zaren Erretratuen Artxibo honetan gehituko ditugu, ikusgai egon daitezen.
Autokarabanaren beste aldean, bidean bisitatu ditugun herrietan egindako erretratuen erakusketa muntatzen dugu.
Hainbat herritako pertsonak elkar ikusteko eta elkar ezagutzeko modu bat da, komunitate ezberdinak “lotzen” saiatzeko.
Gure bisitarekin asko dira komunitateari egin nahi dizkiogun ekarpenak.
Herri txikietan bizi diren pertsonei balioa ematen diegu. Gure erretratuak bakarkakoak dira, pertsona bakoitza garrantzitsua dela uste dugulako.
Herriko biztanleen laguntzarekin, komunitatea osatzen duten pertsonen artxibo bat sortzen dugu. Historikoa izango da, eta hamarkada batzuk barru balio berezia izango du. Herrian bertan geratzen den elkarlan bat da.
Jarduera desberdina eta bakarra da, berezia, parte hartzailentzat. Argazkigintza pertsonengana hurbiltzeko balio digu, eta bitartean, guztion oroimenean geratzen den oroitzapena sortzen dugu.
Autokarabanaren alboan jartzen ditugun argazkien erakusketak komunitate desberdinetako pertsonek elkar ikusteko eta elkar ezagutzeko bidea ematen du.
Beste bizimodu batzuk partekatzeak aberastu egiten du entzuten duena. Gure bizimoduak galdera asko sortzen ditu. Proiekzioak, herritarrekin topaketak edo solasaldiak, eskolako haurren bisitak eta abar eginez erantzun ohi ditugu galderak hauek.
Herrian egiten ditugun argazki guztiekin, Udalak erakusketa bat egin ahal izango du bizilagunen argazkiekin: areto batean zintzilikatu, herriko hormetan, balkoietan eta abarretan itsatsiz. Eman sormenari!
Behar duzun material guztia prest daukagu gure proiektuaren berri emateko.
Edozer gauza behar baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Mila esker!
Harpidetu zaitez, noizean behin azken albisteen berri izan nahi baduzu.
Lasai, ez zaitugu nekatuko, guri ere ez zaigu gustatzen eta!
Herri txikietan bizi diren
pertsonen argazkien artxiboa.
-ren proiektua