Victoria Sañuelan jaio eta hazi zen. Umore bikaineko emakume indartsua da. Herrira iritsi giñen arratsaldean, familiartean topatu genuen. Herriko frontoiko hormigoizko plantxaean bere biloba Claudiak patinaje artistikoko bere nozioen erakustaldi txiki bat egiten zuen bitartean, merienda eder batez gozatzen zeuden. Kontatu ziguetenez, duela urte gutxi egin zen hormigoizko plantxe hau. Bertatik, garai bateko larrainetara gonidatu gintuzten ilunabarra ikusteko. Egonaldiaren hasera ahaztezina izan zen.
Hurrengo egunean harritu egin ginen hautsez beteriko lan-arropaz jantzirik ikusi genuenean. Alde batetik bestera zebilen obrako eskorga egur zaharrez beterik zuela. Honi segika, bere bananezin Noa, zakur alarma bezela ezaguna, eta bere beste biloba Sofia. Familiaren etxe zaharra zaharberritzen ari ziren. Obra erakutsi zigun eta garai batean etxea nola zen kontatu zigun. Dirudienez, astean zehar igeltseroek beren erritmoan aurreratzen doaz, bainan asteburuetan berari dagokio. Berari, eta bere seme eta erraiari, zeinak elektrikaria eta arkitektoa diren. Erronkari arduraz eta esfortzuz egiten dion talde bikaina da. Eraikin zaharra, familiarentzako topaleku bihurtzen ari dira, eta espero dugu urte askotan gozatu ahal izatea.