Migrazioa, historiako hainbat unetan, herrien bilakaera zehazteko faktore nagusia izan da. Fuentestrungo kasuan, Txilerako joan etorriko migrazioak, bertako familia askoren istorioak markatu ditu.
Marisarenean, Txilerekiko loturak beren DNAaren parte dira. Aita Fuentestrungoa zen, ama Txiletarra. Marisaren aita, bere osaba Lorenzoren pausoak jarraituz herrialde hegoamerikarrera jo zuen etorkizun hobeago baten bila, eta honela, Santiago de Chilen beranduago Marisaren ama izango zena ezagutu zuen. Denborarekin, herrira itzuli ziren, eta haien seme-alabak, tartean Marisa, Anice, Aida eta Fatima, gure bisitan ezagutu genituenak, Fuentestrunen hazi ziren. Hala ere, Txilerekiko erlazioa beti mantendu zuten etxean, non eskutitz, argazki edo familiartekoen bixitak izugarri ospatzen ziren; lotura ez da puskatu. Marisa eta ia bera anai-arreba guztiak, momenturen batean edo bestean, Txileko familia bixitatzera joan dira itxasoaren beste aldera, honela, harreman estua mantenduz.
Txilerekiko erlazio hau, familietan nabaria izateaz gain, beste hainat kontuetan ere nabaria dela aipatu behar da; hala nola, demografian eta kultura arloan. Kontatu zigutenez, hainbeste izan ziren Txilera emigratu zutenak, non, nazionalitate bikoitzari esker, atzerrian bizi eta udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea zutenen kopurua erroldatutakoena baino handiagoa zen. Gainera, komunitate txiletarrak, beren herrian, usadioak mantenduz jarraitu du eta honela, ohiturak, dantzak eta baita Fuentestrungo San Pedro jaiak ospatzen jarraitzen dute.
Zalantzarik gabe, Fuentestrunen sustraiak bere komunitateari esker mantentzen dira, herritik bertatik eta kanpotik.