GURE ISTORIOA

Nor
gara?

Eli Garmendia eta Carlos Pericás.
Argazkilari bikotea.
Autokarabana batean bizi eta lan egiten dugu.
Gure etxea eta sormen estudioa da.
Nomad Studio gara.

Nola hasi ginen?

9 hilabete eman genituen datarik gabeko bidaiaren hasiera prestatzen. Ahalegin eta maitasun handiz, autokarabana zahar bat birgaitu eta eraldatu genuen, gure etxe eta lantoki bilakatzeko.

Bizitza, bidaia eta lana bat egitea zen plana.

Horrela, bada, 2018ko apirilean, hasiera eman genion bidaiari. Bizitza-aldaketa handia izan zen; hiritik atera eta berdegunean murgiltzeko asmoarekin, gure bizi-kalitatea hobetzeko eta gure egunerokotasunaren tempoa aldatu ahal izateko. Ez gara termino handien zale, baina nolabait “minimalismoaren” eta “slow” korronteekin identifikatzen gara. Hau da, bizitza sinpleagoa eraman eta ondasunak murriztu, gutxiagorekin bizi. Fanatismorik ez, egiten dugunaz benetan gozatu besterik ez. Bitxa, gurpildun gure etxea, egiteko modu perfektua zen.

Beraz, hasieran erokeria handia zirudiena, munduan egoteko gure modu zoroa bilakatu da.

Nomad Studio?

Estudio ezberdin bat. Argazkilariak gara, baina bizitzan zehar hainbat profesionalekin lan egin izan dugu diziplina ezberdinetan, eta horri esker gure beste zerbitzu batzuk eskaini ditzakegu; hala nola, diseinu grafikoa, webguneen diseinua eta bideoak.

Interneteko sarbidea izateak bidaiatzen ari garen bitartean ohiko bezeroekin lanean jarraitzeko aukera ematen digu. Toki finko batean egotea eskatzen duen enkargu bat baldi badaukagu: autokarabana aireportuko aparkalekuan aparkatu, hegaldia hartu, enkargua egin, eta berriz ere gurpildun etxera itzultzen gara.

Elkartea?

Gainera, Nomad Studio, Kultur Elkartea da (ofizialki, Nomad Studio Art Kultur Elkartea), artea eta argazkigintza hurbildu, zabaldu eta hezteko helburuarekin sortua. Bidean garatzen goazen argazki edota sorkuntza proiektuen edukiontzia da.

Horrela, argazkilari eta sortzaile gisa, libreki jarrai dezakegu gure bilakaerarekin eta Bitxa egiten ditugun proiektuen protagonista bilakatzen da.

 

“Nomad Studiok gure etxeko ateak ireki, eta argazkigintza pertsonen arteko topaketarako tresna gisa erabiltzeko aukera ematen digu”

Eli Garmendia

Elik argazkilaritza gauzak zalantzan jartzeko eta esperimentazio autobiografikorako tresna gisa erabiltzen du. Nortasuna, gorputza, natura, eta musika bezalako gaiak interesatzen zaizkio. Eliren obra GuatePhoto edo Baffest bezalako argazki-jaialdietan egon da ikusgai, baita Tabakalera edo GKo Gallery bezalako areto eta galerietan ere. Bere ‘El Bosque Dormido’ lana Letoniako SERDE-k bekatu zuen, eta Prix Pictet sarirako izendatua izan zen.

Carlos Pericás

Carlosek musikaren munduko protagonistekin egindako lana El País edo Icon bezalako hedabide espainiarretan argitaratu dute, baita Rolling Stone, The New York Times, Downbeat edo Vogue UK bezalako nazioartekoetan ere. Bere erretratuek 30 album baino gehiago irudiztatu dituzte, eta bere sinadura Universal Music, Impulse!, Santa & Cole edo Nespresso bezalako izenekin lotu daiteke. 2014 eta 2016 urteen artean, Buena Vista Social Club taldearen azken munduko bira dokumentatu zuen.

ZURE HERRIAK BALIO DU!

Egizu zure komunitatea argazki-artxibo honen parte!