Maria Rosario baserri munduari lotuta egon da beti, esne partitzen aurrena, eta ganadua markatzen gero, diputazioarentzako lanean. Makina bat baserritara joandakoa da zereğin hoiek betetzera, eta Arama inguruko baserri gutxi izango dira Maria Rosario ezagutzen ez dutenak… Gaur egun bere jaioetxean bizi da, baserrian, eta izaten du nahikoa lan bertan, dela baratzean, dela behorrak eta astoak gobernatzen, txakurrak, berotegia… Baina Maria Rosario ez da hori bakarrik, badu beste izaera eta aurpegi urbanoagoa ere.
Bidaiatzea izan du bere pasioa eta honela, Argentinaraino iritsi da urrutiko ahaideak bisitatzera. Gaur egun oraindik ere astero astero joaten da Donostiako bere lagunak bisitatzera. Izan ere, Maria Rosario, bere ingurukoen benetako laguna da, bihotz handiko eta emakume eskuzabala.