Egun euritsua zen eta estudioa Baliarraingo frontoi txikian jarri genuen Martzelino, alkate ohiaren erretratua egin genuenean. Kontu-kontari aritu giñen, eta Baliarrain duela 20-30 urte eraldatzen hasi zen herri horietako bat dela kontatu zigun, biztanle gehiago erakartzeko asmoz. Elizaren inguruan baserri gutxi batzuk edukitzetik eta behiak edozein aldetatik bazkatzetik, zenbait etxe-promoziori esker, biztanle kopurua hainbat aldiz biderkatzera pasa ziren, sarbideak txukunduz etab.
Gaur egun taberna eta jatetxea, gimnasioa, ekonomatoa, frontoia eta liburutegia dituzte, besteak beste. Honek guztiak, beste herri handiago batzuekiko hurbiltasunarekin batera, eta naturarekin kontaktuan bizitza lasai bat bizitzeko leku ezin hobean bihurtarazi du. Herria eraldatzea posible izan da bertako biztanleen eta arduradunen ahaleginari esker, Martzelino kasu, urteetan aritu baitira lanean Baliarrain bizi-kalitate handiko lekua izan dadin.