1941ean Ukrainako Dniepropietrovsk hirian jaioa, Lyudmyla familia handi bateko matriarka da. Hiru seme eta lau alaba izan zituen, hamalau biloba ditu, eta hamabostgarrena bidean da. Ekonomia ikasketak egin zituen eta bere bizitza osoan ekonomista eta kontablea izan zen bere familia aurrera ateratzen zuen bitartean. Bere alaba Natashak, borrokalari gisa definitzen du. 2008 urtetik Alkizako bizilaguna da bere familiaren zati txiki batekin batera. Ordutik, bere seme-alabetako batzuk ere emigratu egin behar izan dute, eta orain inguruko herrietan bizi dira.
Arratsaldetako batean, urteetan zehar gordetzen joan den bere familiaren argazki bilduma eder batekin hurbildu zitzaigun. Lyudmylak hitz gutxi batzuk dakizki euskeraz eta gaztelaniaz, bainan hala ere ederki ulertzen zaio esan nahi duena. Izugarri gustatu zitzaigun bera ezagutzea eta bere historia pixka bat ezagutzea. Eskerrikasko Lyudmyla!