Batu zaitez
500 biztanle baina gutxiago dituzten landa eremuko herrietan bizi diren pertsonak erretratatzea interesatzen zaigu.
Beraz,
500 biztanle baina gutxiago bazarete,
zuen herri edota komunitatea landa eremuan finkatua badago, eta ondorengo belaunaldientzat
argazki-artxibo bat sortu nahi baduzue…
Gure bisitarekin asko dira komunitateari egin nahi dizkiogun ekarpenak.
Herri txikietan bizi diren pertsonei balioa ematen diegu. Gure erretratuak bakarkakoak dira, pertsona bakoitza garrantzitsua dela uste dugulako.
Herriko biztanleen laguntzarekin, komunitatea osatzen duten pertsonen artxibo bat sortzen dugu. Historikoa izango da, eta hamarkada batzuk barru balio berezia izango du. Herrian bertan geratzen den elkarlan bat da.
Jarduera desberdina eta bakarra da, berezia, parte hartzailentzat. Argazkigintza pertsonengana hurbiltzeko balio digu, eta bitartean, guztion oroimenean geratzen den oroitzapena sortzen dugu.
Autokarabanaren alboan jartzen ditugun argazkien erakusketak komunitate desberdinetako pertsonek elkar ikusteko eta elkar ezagutzeko bidea ematen du.
Beste bizimodu batzuk partekatzeak aberastu egiten du entzuten duena. Gure bizimoduak galdera asko sortzen ditu. Proiekzioak, herritarrekin topaketak edo solasaldiak, eskolako haurren bisitak eta abar eginez erantzun ohi ditugu galderak hauek.
Herrian egiten ditugun argazki guztiekin, Udalak erakusketa bat egin ahal izango du bizilagunen argazkiekin: areto batean zintzilikatu, herriko hormetan, balkoietan eta abarretan itsatsiz. Eman sormenari!
Lehenik eta behin, gurekin jarri behar zarete harremanetan posta elektronikoz edota telefonoz, zuen komunitatea non dagoen eta zenbat zareten jakinarazteko.
Mapa eta egutegia begiratuko ditugu, zenbakiak egin eta proposamen bat bidaliko dizuegu bisita egin eta elkar ezagutzeko!
Proiektuaren helburua da komunitate txikiez hitz egitea, 500 biztanle baino gutxiago dituzten herriez, hain zuzen, norbanako bakoitzak taldean duen garrantziari balioa emateko.
Kontuan hartu behar da, halaber, biztanle guztiei argazkiak atera nahi dizkiegula (saiatu egingo gara, behintzat). Esperientziak, ordea, esaten digu 500 pertsona baino gehiago erretratatzeak kudeaketa konplexuagoa eskatzen duela.
Hala ere, harremanetan jar zaitezte eta hitz egin dezagun. Seguru, aurkituko dugula egitasmoa aurrera eramateko modua.
Parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia jasoko du unean bertan paperean, eta hurrengo egunean formatu digitalean bidaliko diogu, partekatu, gorde edota inprimatu ahal izateko.
Bestalde, udalari erretratu guztiak kaxa batean gordeta banatuko dizkiogu, argazkiak artxibatu eta herriko ondare gisa gera daitezen.
Hurrengo herrira iristean, autokarabanaren kanpoaldean jarriko ditugu erretratuak, erakusketa areto bailitzan.
Eta, noski, erretratu guztiak bisitatzen ari zaren Argazki Artxiboa n gehituko dira. Herriko datuak jasotzen dituen fitxa bat osatuko da, dagozkion erretratuekin.
Baliteke etorkizunean argazki hauek erakusketa edo liburu baten parte izatea.
Gauza gutxi.
Garrantzitsuena komunikazioa da. Hau da, proiektua komunitate barruan ezagutaraztea, denek jakin dezaten nor garen eta zer egin nahi dugun, zergatik nahi dugun herritar guztiek parte hartzea, eta zer garrantzia duen (egunero ez da sortzen datozen belaunaldientzako argazki-artxibo bat) 🙂
Herriko plaza nagusian aparkatuko dugu (edo ikusteko moduko lekuren batean), guztiontzat irisgarria izan dadin.
220 W-ko korronte-hartune bat beharko dugu, eta, eguraldi txarra egiten badu, interesgarria litzateke beste ideia bat aurreikustea, estalitako lekuren batean (frontoia, arkupea edota antzeko tokiren bat), argazkiak egiteko, eta ohiala eta flash-a muntatzeko.
Gainontzeko guztiaz gu arduratuko gara.
Denbora urrea dela esaten dute… Ez dugu presarik izango; hala ere, eta, herria oso polita izan arren, ezin izango dugu betirako gelditu 🙂
Asmoa da herrian, gutxienez, 4-5 egun igarotzea. Egunean, batez beste, 100 erretratu egitera irits gaitezke. Emaitza parte-hartze orokorraren eta jendea hurbiltzen den erritmoaren araberakoa izango da, hein handi batean.
Jakina.
Gauzak ongi egitea gustatzen zaigu. Parte-hartzaileentzat kontratu bat sortu dugu, eta udalarentzat, berriz, beste bat. Emailez bidaliko ditugu, patxadaz irakurri ahal izateko; arruntak dira eta ez dute hizki xeherik.
Zure galdera bertan topatzen ez baduzu, ez izan zalantzarik: idatz iezaguzu!
Harpidetu zaitez, noizean behin azken albisteen berri izan nahi baduzu.
Lasai, ez zaitugu nekatuko, guri ere ez zaigu gustatzen eta!
Herri txikietan bizi diren
pertsonen argazkien artxiboa.
-ren proiektua