Luze aritu ginen hizketan erretratua egin aurretik. Bera lasai, bere taka-takan eserita. Hainbat gorabehera izan ditu hanketan eta aldakan, eta nahiz eta ondo maneiatzen duen, taka-takaren mende dago. Herrian jaio, bizi eta hilko dela esan zigun. Arrazoi nagusiengatik bakarrik atera da herritik, aldakan ebakuntza egin behar izan ziotenean bezala. Hau izan zen herritik kanpo denbora gehien eman zuen aldia; hiru hilabetez erietxean.
90 urte baino gehiagorekin, graziaz kontatzen zizkigun bere lorpenak josteko makinarekin josteta-lanetan; begiak argitzen zitzaizkion gaiaz hitz egitean. Oroimena duenetik, bere arropa guztia berak jositakoa da, guk egindako argazkian daraman blusa bezala. Josteko makina ezberdinak, etxera nola iritsi ziren eta horiekin zer egiteko gai izan den kontatu zigun. Adinarekin eskuak berdinak ez izan arren, berarentzat edo gertukoentzat arropa josten eta konpontzen jarraitzen duela kontatu zigun. Bilobari beti eskatzen dio herrira etortzen denean konpontzeko gauzak ekartzeko. Izan ere, erietxeko egonaldian, josteko makina ekartzeko eskatu zien familiartekoei, egun luzeak baitzetorzkion. Barrez kontatzen zigun gehien erabiltzen duen josteko makinaren pedalen gorabeherak ondo doazkiola hanketan ariketa fisikoa egiteko.
Constanen arabera, herriko helduena izateko sekretua umore ona izatea eta alaia izatea da, besterik gabe.
Dudarik gabe, berataz zer entzun eta ikasteko moduko emakumea.