Ritaren istorioa berezia da. Kontatu zigunaren arabera, herrian jaio zen azkena izan zen, izeba Luziaren laguntzatz, herrian gertatzen ziren erditze guztietan laguntzen zuen emagina. Hori 1970 urtean izan zen.
Urte guztian herrian bizi diren 15 edo 17 biztanleetako bat da. Instituzio bat da herrian, denek asko maite dute herrian. Gure egonaldian konpania ugari egin zigun. Mila kontu galdetu zizkigun artxiboaren proiektuaren inguruan, baita autokarabanako bizitzaz, eta guk ere herriaz, herriko jaiez etabar galdetu genion.
Ritak oiloak eta baratza ditu, eta garai batean, familiarteko herriko taberna aritu zen, herriko plaza nagusian. Barraren atzean pasatako urteen ondorioz, inguruko landa eremuko herrietan ezaguna da. Gaur egun, garai bateko eskolak taberna bihurtu da eta udalaren eskuetan dago. Dudarik gabe, tabernak dira herrietako azken gune sozialak. Herriko azken taberna ixteak, komunitateak bizi duen populazio-egoera kaxkarraren sintoma argia da.
Asko eskertzen diogu Rita eta bere anaiei beren ama erretratua egitera animatu izana. Izan ere Jesica, 1930 ean jaioa, gutxi ateratzen da etxertik, eta fuentestrungo biztanle guztiek asko baloratu zuten.