Larunbata, gure Beizamako egonaldiaren azken aurreko egunean, Feli hurbildu zen erretratua egitera. Plaza pareko baserrikoa zela esan zigun. Beizama elkarrekin bisitatu genuen lehen alditik, atentzioa deitu zigun bere baserriko garajearen ateak, bere lehio handia eta zig zag erara irekitzen den ateagatik. Garaje hori bere aitaren autobusentzako egin zutela kontatu zigun, izan ere, garai batean, 2 autobus handi eta mikrobus bat izatera iritsi ziren, Tolosara eta Azpeitiara jesteko zerbitzuak eskeintzeko, batez ere peri egunetan. Garai hartan, Beizamak biztanle gehiago zituen eta perira jestea asteroko ekintza garrantzitsua zen, bai productuak saldu edota erosteko ere. Astelehenetan gizonezkoak ganadu perira jesten ziren, eta larunbatetan ordea emakumeak merkatura.
Felirengadik benetan liluratu gintuena, bera ere autobus gidari izan zela jakitea izan zen. Garai hartan, kontatu zigun ez zela gaur egungo DGT delakoa existitzen, eta gidatzeko baimenak beste era batera lortzen ziren. Trafikok bere ibilbidea hasi zuenean ordea, bera izan zen lehentariko emakumea autobus gidari izateko gida-baimena lortzen. Bere garaierako oso emakume aurreratua!