Gurutze, Orexan 1995 ean jaiotako haur bakarra izan zen.
Iritsi bezain pronto herriko demografiaren mapa aurkeztu zigun. Gaur egun Orexak 25 urtetik beherako 33 gazte ditu, eta beraz, herri gaztea izan harren, hain herri txikiaren etorkizuna beti aidean dago. Izan ere gazteek kanporako joera dute, ikasketak eta lagunak tarteko hasera batean, eta gero, lan aukerak eta herri txikietako bizimoduaren berezitasunen ondorioz.
Gurutzek, bere alkateorde paperetik, oso argi dauka herri txikiek “zerbait gehiago” eskeini behar duela bizirik mantentzeko eta gazteek bertan bizitzen geratzeko erabakia har dezaten.
Orokorrean, badirudi jende gazteari inplikatzea kosta egiten zaiola, batez ere herriaren biziraupenarekin eta garapenarekin zerikusia duten proiektuetan. Gurutze salbuespena da: herri txiki batean jaiotako gaztea da eta bere komunitatearen etorkizunarekiko erantzukizuna eta konpromisoa hartzeko prest dagoen pertsonaren adibidea da.