Ana Alquezarreko kultura zinegotzia da gaur egun, baina bizitza osoa darama ostalaritzan lan egiten. 2007ra arte Meson del Veroren arduraduna izan zen, bere ahizpa Marirekin batera; hau ere erretratatu genuen.
Bainan, zeramaten erritmoaz nekaturik zeuden eta aldaketa bat planteatzea erabaki zuten. Beraien jaiotetxea eta aspalditik familiaren etxea izandakoa, Casa Pardina, zaharberritzea erabaki zuten, honela, Somontanoko produktuetan espezializatutako jatetxe bihurtuz. Ana eta Mari emakumez osaturiko lan-taldea dute jatetxea aurrera ateratzeko; kontzienteki hartutako erabakia izan zen. Gaur egun, bere aitak, duela 30 urte landatutako olibondoen artean jan daiteke, eta herriko txokorik politenetako bat da.
Ana Alquezarrekin maiteminduta dago, eta antzeman egiten zaio elkarrizketa bakoitzean. Horrexegatik izan da gure konplizea herrira iritsi baina lehenagotik. Berari esker gure proiektua Alquezarreko biztanleen artean zabaltzea lortu dugu. Dudarik gabe, partaidetza arrakastatsua izateko gakoetako bat izan da.
Mila esker!