Hasteko esaten dizun lehen gauza, Tierras Altas-ekoa dela da. Harro esaten du. Bere lurraldearen ezagutzaile handia da, zeina Soriako probintziako ipar ekialdean kokatua dagoen. Señuela eta bertako historio guztiak ere primeran ezagutzen ditu. www.señuela.com webgunea berari esker dago online, eta bertan jasotzen dira herriaren inguruko historio, ondare etabarren inguruko testuak. Bestalde, Soriako herriei buruzko ezagutza idatzi eta partekatzeko asmoarekin, Otra Soria bloga sortu zuen, hau ere, oso gomendagarria.
Candido herri berezi honen enbaxadore perfektua da. Hitz askoko gizon jakintsua da. Orainarteko bidaian ez dugu landa-iraganaren inguruan horrenbeste ezagutza dituen inor topatu. Gainera gustuz eta xehetasunez kontatzen dizkizu galdetu ezkero.
Seme-alaba, bizilagun eta lagunen artean antolatutako Elkarteari esker, herriko festak berreskuratu dituzte alde batetik, eta bestetik, sutegia eta herri-labea zaharberritu dituzte, eta urtean behin martxan jartzeaz gozatzen dute. Latsarria ere erakutsi zigun, non duela urte batzuk bi aska lapurtu zizkieten, gauez eta azpikeriaz.
Señuela ez da aurkitu ohi dugunaren berdina izan. Ongietorrian nabaritu genuen, Bitxatik jestean herriko plazan. Astean zehar, Santo Domingo elizaren hitzalpean, bakardadea somatzen da kaleetan. Izan ere, komunitateak herria ostiraletik igandera, oporretan eta urteko jaiegun guztietan gozatzen eta berpizten du herria.
Batzuetan bakarrik lo egin harren, Señuela arimadun herria da, bere biztanleek, zaintzaz eta atentzioz betentzen dute beraz gozatzen dutenean.