Maria lau anai-arrebetatik zaharrena da, antzina Yanguaseko lurretan familia ugariak ohizkoak izan arren, gaur egun erabat ezohizkoak dira.
Garai batean ardi merinoz, merkatariez, mandazainez eta tratulariez josiriko herria zen Yanguas. XX. mende erdialdera ordea, soriako Tierras Altaseko zonalde guztiak bezala, emigrazio itzela jasan zuen. Yanguaseko Lurrak ez ziren industrializaziora ondo egokitu, eta ondorioz bertako biztanleak etorkizun hobeago baten bila Errioxa edota Zaragoza bezalako zonalde indrustrializatuagoetara jo zuten.
Azken urteotan, Mariaren familiari esker, errumaniar jatorrikoa, edota besteak beste Valentzia, Madril edo Marokotik etorritako familiei esker, eta betiko bizilagunekin batera, Yanguasek hutsik ez geratzeko aukera berri bat du, zonaldeko beste herrietan gertatu ez bezela.
Maria Madrilen jaio zen, baina bere aitak betidanik izan nahi zuen abeltegi handi bat, eta azkenean, bilaketa luze baten ostean, Yanguasen izateko aukera sortu zen. Ia 10 urte daramatzate herrian finkaturik, non bere gurasoek ardi-aziendaz bizi diren, garai bateko Yanguestarrak bezala.
Mariak bere ikasketez gain, herriko Turismo Bulegoan giten du lan eta bertatik harrera egiten die Espainiako Herririk politenetariko baten izendapenak erakarrita gaztelua eta Yanguaseko kale harriztatu eta aldapatsuak ezagutzera datozen bisitariei.
Aurreko bannerrean esan bezala, guk ez ditugu cookieak ezertarako erabiltzen. Batzuetan bisitariak nondik datozen ikusteko edo zein herri edo istoriok dituzten bisita gehien ikusteko, baina ezer gutxi gehiagotarako. Hala ere, zure nabigatzailean informazioa gordentzen dela jakinarazi behar dizugu eta adibidez, gure webgunera itzultzen zarenean, zu antzemateko funtzioa betetzen duela jakinarazteko legezko betebeharra dugu.