LAGUN BATEK ASKOTAN GOGORARAZTEN DIGUN BEZELA…
Partekatuabikoitza balio du
Egiten dugun lan guztia ahalik eta pertsona gehienekin partekatzeko aukera dugunean hartzen du benetako zentzua.
Txoko honetan, pertsona gehiagorengana iristeko eta proiektu hau guztiona bihurtzeko, parte hartzen dugun hitzaldi, erakusketa eta abar biltzeko balio digu.
Hitzaldia
2023ko martxoaren 9tik 11ra Alcalako Unibertsitatean ospatu zen “Argazkilaritzaz. Sorkuntzatik, hezkuntzatik, industriatik eta ondaretik elkarrizketak” izeneko nazioarteko kongresuan parte hartu genuen. Kongresua Plataforma Centro de Fotografía e Imagenen eta Alcalako Unibertsitateak elkarlanean antolatuta izan zen.
Gure proiektua argazkigintza-zirkulu akademikoarekin lehen aldiz partekatzeko aukera ezinhobea izan zen eta “Erretratu Nomada: landa-eremuko memorialen sorkuntza” komunikazioarekin egin genuen.
Oso harrera ona izan genuen eta asko ikasi genuen lankideengandik. Egun emankorrak izan ziren, eta besteak beste, egiten ari garen lana bide onetik doala baieztatzeko balio izan zigun kongresuko partehartzeak.
Gure Instagrameko kontuan, keinutxo bat egin genuen: ikusi
Argazkia: © Alba García Finkoa
Hitzaldia
2022ko azaroaren 4tik 6ra, Siguenzako Paradorean ospatu zen Espainiako Landa Birpopulatzeko VI Azoka Nazionala – PRESURA*22.
Azoka honek gure proiektua partekatzeko suposatzen duen bozgorailua aprobetxatuz, “Erretratu nomada: nola ikusiko gaituzte 100 urte barru?” izenburupean hitzaldi batekin parte hartu genuen Agorako aurkezpenetan.
Aurten, Bitxa Azokara eraman dugu TU RETRATO X UN RETRATO Crowdfunding kanpaina abian jartzeko, honela, lortutako irabaziei esker 2023an Guadalajarako herri bat bisitatu ahal izateko.
Hitzaldia
Salamancako Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultateak “II Foro Di(ver)sidades: fotoetnografía, identidad y coeducación” izeneko foroan parte hartzera gonbidatu gintuen. Foro hau aurrez aurreko 4 mintegiren eta YouTubek zuzenean igorritako 4 eztabaida-fororen inguruan egituratutako programa baten barruan dago.
Foroan izan genuen partaidetza “Memoria eta proiektu jasangarriak” gaiari buruzko elkarrizketa batekin amaitu zen, Carmen González Arte Ederren Fakultateko Pintura irakaslearen eskutik, 2022ko urriaren 20an, Girate Zientzien Fakultateko Adolfo Suárez Ekitaldi Aretoan.
Erakusketa
Hueska eta Kordobako diputazioek, VISIONA/HU programan parte hartzera gonbidatu gintuzten “Alquézar y Zuheros: miradas en la distancia”erakusketan. Bertan, Alquezar eta Zuheros herrien ikerketa bisuala planteatzen da, azken hamarkadetan jasan duten eraldaketari eta historian zehar izan duten irudikapen bisualari buruzkoa.
Gure ekarpenak ikuspegi etnografikoa du. Bi herrietan argazki-ekintza burutuz, bertako biztanleen eta turisten parte-hartzearekin erretrauen argazki artxiboa sortuz.
Hitzaldia
2021eko Azaroaren 5etik 7ra ospatu zen Sorian, Espainiako landa birpopulatzeko V. Azoka Nazionala, Presura 21.
«Retrato Nómada: Creando la memoria para el futuro» hitzaldia azokako Agora gunean eman genuen, azokaren proiekzioaz baliatuz proiektua partekatzeko.
Bideo
Bizi nahi dugun erritmoaren berezko patxada eta lasaitasunetik, gure proiektua zertan datzan azaltzen duen ikusentzunezko pieza, Mr. Erskin-en eskutik.
Jarduera Baliarrainen (Gipuzkoan) egiten geunden bitartean filmatua izan zen.
Jarri harremanetan
Hitzaldi edo tailer batekin parte hartzeko edota zerbait neurrira garatzeko proposamenen bat baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan!!