Gregoriori buruz gauza asko konta litezke. Herrian izan zuen haurtzaroaz eta gaztea zela ahuntzain gisa egindako lanaz hitz egin liteke, baita 60 urte baino gehiagoz Bizkaian bizi izan duen bizitzaz ere, edo bere erretiro garaiaz, herriaz beste era batera gozatuz daraman bizitzaz.
Gregoriorekin, edo Goyorekin, herrian ezaguna den bezela, bere bizitzaz eta gureaz hitz egin genuen. Bainan gehien azpimarratuko genuena da, elkarrekin partekatutakoak nola pentsarazi digun konfidantzari buruz.
Bera izan zen erretratua atera genion lehena. Joseba, bere ilobak, aurreko egunean kanpora joan behar izan zuen eta ondorioz, gure jarduera galdu zuen, baina honek, parte hartzera animatu zuen. Erretratu Nomadarekin izan dugun esperientziak erakutsi digu hastapenak beti izaten direla motelak. Jendeak ez gaitu ezertaz ezagutzen eta ez dute ulertzen zer arraio egiten duen autokarabana batek beren herriko plazan. Logikoa. Are gutxiago, autokarabana argazki estudio bihurtzen bada. Dena arraro samarra da.
Konfiantzan oinarritzen da gure lana. Pertsona bakoitzak sinatzen duen kontratuaren gainetik dagoen giza-konfiantzan. Informazioa emateak beldur pixka bat ematen duen garai batean bizi gara.
Hala ere, Gregoriok, guri galdetu eta entzun ondoren, eta bere ilobarekin hitz egin ondoren, ez zuen zalantzarik izan bere burua animatzeko. Pertsona “normalak” ginela ikusi zuen. Konfiantzari buruz zuen iritzia eman zigun, eta argi zeukan: “Pertsona onak eta txarrak daude nonahi, baina hitz eginez berehala konturatzen zara nor duzun aurrean”.
Plazatik pasatzen zen bakoitzean, galdetzen zigun ea nola zihoan kontua, ea jendea animatzen ari zen ala ez. Bere ustez, herri txikietan normala da kanpotik etorri eta erreferentziarik ez dutenekiko mesfidantza izatea… eta horrek nabarmentzen du oso garrantzitsua dela iritsi aurretik gure jarduera ondo komunikatzea.
Azken gauean, erretratu guztien proiekzioa egitean, plaza beteta izanik, baieztatzen dugu, hastapenak beti geldoak diren arren, erretratu bakoitza egitean jartzen dugun maitasunak eta eta pertsonekiko tratuaren arretak azkenean emaitza positiboak izaten dituela, eta beraz, konfiantzaren islada dela; asko eskertzen dugu.
Eskerrik asko Gregorio zure konpainiagatik eta ikasketengatik. Gero arte!(euskeraz agurtzen zen beti)