Maria Josek eta Joxe Antoniok, urte asko daramatzate esfortzu handiz Altzagako Olagi sagardotegiaz arduratzen. Beraiena bezalako leku berezi bat eramateak zer esan nahi duen azaldu ziguten. Mundu guztiak oso ondo hitz egiten du Maria Joseren sukaldaritzaz eta Joxe Antonioren eskuaz parrillak kudeatzen.
Egiten duten sagardoa ezin artisauagoa izan. Sagarrondo propioak dituzte eta beren lehengaia mimoz zaintzen dute, hauxe bait da gakoa. Joxe Antoniok dio sagarra biltzeko momentuan ez zaiola axola lan asko izatea, ordea kezkagarriagoa dela urte kaxkarra izan eta jasotzeko sagarrik ez izatea. Ostalaria da, harakin formaziokoa, eta nekazari gisa ere aldarrikatzen du bere burua. Bikote atsegina eta langilea da, eta eskerrak ematen dizkiegu, askoren izenean, besteen gozamenerako egiten duten lanagatik. Eskerrik asko eta laster arte!