2023ko martxoaren 9tik 11ra Alcalako Unibertsitatean ospatu zen “Argazkilaritzaz. Sorkuntzatik, hezkuntzatik, industriatik eta ondaretik elkarrizketak” izeneko nazioarteko kongresuan parte hartu genuen. Kongresua Plataforma Centro de Fotografía e Imagenen eta Alcalako Unibertsitateak elkarlanean antolatuta izan zen.

Gure proiektua argazkigintza-zirkulu akademikoarekin lehen aldiz partekatzeko aukera ezinhobea izan zen eta “Erretratu Nomada: landa-eremuko memorialen sorkuntza” komunikazioarekin egin genuen.

Oso harrera ona izan genuen eta asko ikasi genuen lankideengandik. Egun emankorrak izan ziren, eta besteak beste, egiten ari garen lana bide onetik doala baieztatzeko balio izan zigun kongresuko partehartzeak.

Gure Instagrameko kontuan, keinutxo bat egin genuen: ikusi

Argazkia: © Alba García Finkoa

📸 ¡Te escuchamos!