Feli

Larunbata, gure Beizamako egonaldiaren azken aurreko egunean, Feli hurbildu zen erretratua egitera. Plaza pareko baserrikoa zela esan zigun. Beizama elkarrekin bisitatu genuen lehen alditik, atentzioa deitu zigun bere baserriko garajearen ateak, bere lehio handia eta zig zag erara irekitzen den ateagatik. Garaje hori bere aitaren autobusentzako egin zutela kontatu zigun, izan ere, garai batean, 2 […]

Izaskun

Izaskun, Otaegi baserrikoa da, plazatik ikus daiteke mendian gora, zuriz margotua, Beizamako Aginagamendi auzoan kokatua dago. Interneten egindako bilaketaren arabera balio arkeologikoa duen baserria da. Izaskunen lehen abizena ez da Otaegi, bainan Beizaman zabaldua dagoen abizena dela azaldu zigun. Abizen honek, denborarekin kasu batzuetan “A” galdu du. Beraz, bai Otegi edota Otaegi abizenak, otea dagoen […]

Gurutze

Gurutze, Orexan 1995 ean jaiotako haur bakarra izan zen. Iritsi bezain pronto herriko demografiaren mapa aurkeztu zigun. Gaur egun Orexak 25 urtetik beherako 33 gazte ditu, eta beraz, herri gaztea izan harren, hain herri txikiaren etorkizuna beti aidean dago. Izan ere gazteek kanporako joera dute, ikasketak eta lagunak tarteko hasera batean, eta gero, lan aukerak […]

Alberto

Alberto izan da gure aliatu handia herrian. Azken egunetan aitortu zigun, pena pixka bat eman geniola plazan bi egun igaro ostean hain erretratu gutxi egin genituela ikusirik; azken finean, herri bakoitzak bere erritmoa du. Iniziatiba hartu zuen eta erakusketan zintzilikaturik genituen argazkiei argazkia atera zien eta herriko Whatsapp taldean partekatu zuen partehartzea herritarren artean piztekotan. […]

Aratz

Aratz bezalako haurra zorte handia da Orendaingo herriarentzat. 10 urte ditu eta Aieko anaiarekin eta gurasoekin bizi da euriaz eta haizeaz babestu gintuen frontoitik oso gertu. Oso mutil jatorra da. Frontoi edo futbol zalea baino, mendiko bizikletaren zale amorratua da. Hala ere, etxetik di-da batean ekarri zuen raketarekin ibili giñen frontoian jolasean. Bere bizitza nola […]

Irati

Irati 2006 jaiotako Orendaindarra da. Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlaria da eta Bateletako eta Skull kategoriatan parte hartzen du. Kantauri itsasoko kosta guztian oso finkatuta dagoen kirola da arrauna. Atentzioa deitu zigun Orendainen bizi harren, mendiz inguraturiko eta Gipuzkoa barneko herrian, arraunean ibiltzea, entrenatzeko 40 minutuko kotxe bidaia egin behar bait du joateko eta beste horrenbeste […]

Iker

Iker Bitxako estudiora erretratua egitera etorri zen beste edozein Aramatar bezela. Jator, naturaltasunez eta segurtasunez aurre egin zion erretratuari. Joan ostean jakin genuen Iker bere abizenaez dela ezaguna. Bere kamixetaren bizkarrean Irribarria darama idatzirik, euskal pilotaren munduan ezagutzen duten bezela. Pilotari haundi honek, 19 urterekin, historian gazteena, Buruz Buruko Txapela irabizi zuen. Gipuzkoa osoan ez […]