Iker

Iker Bitxako estudiora erretratua egitera etorri zen beste edozein Aramatar bezela. Jator, naturaltasunez eta segurtasunez aurre egin zion erretratuari. Joan ostean jakin genuen Iker bere abizenaez dela ezaguna. Bere kamixetaren bizkarrean Irribarria darama idatzirik, euskal pilotaren munduan ezagutzen duten bezela. Pilotari haundi honek, 19 urterekin, historian gazteena, Buruz Buruko Txapela irabizi zuen. Gipuzkoa osoan ez […]

Maria Rosario

Maria Rosario baserri munduari lotuta egon da beti, esne partitzen aurrena, eta ganadua markatzen gero, diputazioarentzako lanean. Makina bat baserritara joandakoa da zereğin hoiek betetzera, eta Arama inguruko baserri gutxi izango dira Maria Rosario ezagutzen ez dutenak… Gaur egun bere jaioetxean bizi da, baserrian, eta izaten du nahikoa lan bertan, dela baratzean, dela behorrak eta […]

Jokin

Jokinekin herri kirolen iguruan ikasi genuenak ez du preziorik. Eraikuntzako profesionala da, eta bere familiarekin bizi da Baliarrainen biztanle berriak erakartzeko egin ziren lehen etxeetako batean. Aizkorak, trontzak eta segak gustuko ditu, eta Euskal Herrian ekipazio ona lortzea zein zaila den kontatu zigun. Kaliforniako trontzak eta Australiako aizkorak inportatu behar izaten dituzte maila onean lehiatu […]

Martzelino

Egun euritsua zen eta estudioa Baliarraingo frontoi txikian jarri genuen Martzelino, alkate ohiaren erretratua egin genuenean. Kontu-kontari aritu giñen, eta Baliarrain duela 20-30 urte eraldatzen hasi zen herri horietako bat dela kontatu zigun, biztanle gehiago erakartzeko asmoz. Elizaren inguruan baserri gutxi batzuk edukitzetik eta behiak edozein aldetatik bazkatzetik, zenbait etxe-promoziori esker, biztanle kopurua hainbat aldiz […]

Rexu

Rexuren erretratua berezia da guretzat. 2018an autokarabana estudio ibiltari gisa erabiliz egin genuen lehen erretratua izan zen. Kasu hartan, Altzoko bere baserrira joan ginen bisitan. Rexu nahiko gizon ospetsua da inguruan, ez genekien zehazki zergatik. Gu haren erretratua egitera joan ginen, 70 urtetik gorako artzaina zelako, eta deskubritu genuen egunez egun baserrian lanean jarraitzen zuela […]

Gurutxe

1965ean Caracasen (Venezuela) jaioa, Gurutxe Atlantikoaren beste aldean etorkizun bila joan ziren euskal migratzaileen alaba da. Gurasoek, Altzoko eta Gabiriako baserri-familiakoak ziren, eta beraz euskal odola oso presente du.Honek kontraste izugarria egiten du bere latindar izatearekin. Dagoeneko 2 birte dira Altzora, jatorrirako itzultzea egin zuenetik, baianan oraindik egokitzapen-prozesuan dagoela esan zigun. Gurutxeren historia bereziki interesatu […]