Irati 2006 jaiotako Orendaindarra da. Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlaria da eta Bateletako eta Skull kategoriatan parte hartzen du. Kantauri itsasoko kosta guztian oso finkatuta dagoen kirola da arrauna. Atentzioa deitu zigun Orendainen bizi harren, mendiz inguraturiko eta Gipuzkoa barneko herrian, arraunean ibiltzea, entrenatzeko 40 minutuko kotxe bidaia egin behar bait du joateko eta beste horrenbeste bueltatzeko, astean behin baino gehiagotan.
Esan behar da, emakumezkoen arraunak gorakada nabarmena izan duela 2008 tik aurrera, orduan ospatu bait zen lehen aldiz Kontxako Emakumeen Bandera. Une garrantzitsua izan zen, lehen Bandera horri esker emakumezkoen arraunak komunikabideetako lehen orrialdeak bete zituen, eta nolabait emakumeen kirolarientzako lehen errekonozimendu txiki bat izan zen.
Iratik arraunarekiko dituen pasioa eta konpromezua ikusirik, zihur gaude, nahi ezkero, Kontxako Banderan parte hartzeko aukera izango duela hemendik urte batzutara. Eutsi!