Ibon ez da jaiotzez Arruazuarra. Izan ere, Donostian jaio zen, eta, duela urte dezente, bere familiarekin Alegian (Gipuzkoa) bizi da. Hala ere, Ibon da Arruazuko bisitaren “errudun” nagusia.
Bere aita herriko etxe batean jaio zen eta familiaren eta lagunen zati bat bertan ditu. Herriarekin duen lotura oso indartsua da. Herrira iritsi bezain azkar, haurtzaro zoriontsu baten oroitzapenak pizten zaizkio. Kalean jolasean, inguruko basoetan zehar, fosilak bilatzen, ibaian bainatzen edota etxe batetik bestera korrika igaro bait zuen haurtzaroko zati bat.
Gurasoek Arruazun asteburu eta oporretarako zuten etxea saldu zutela kontatzen digunean, ahotsa aldatzen zaio. Herriarekiko harreman honek, berriro ere “herrikoa izateak” zer esan nahi duen galdetzera eramaten gaitu gure barnean. Argi dago, Ibonek herria maite duela, estimatzen duela eta ahal duenean herriaz gotzatzen duela. Maitasun handiz gordetzen ditu oroitzapen guzti hoiek. Pasadizoak, herriaren historiaren zati bat, hutsik dauden etxeak eta abar ezagutzea da berarekin kalez kale ibiltzea. Haur baten iragan zoriontsura bidaia nostalgikora da. Espero dugu etorkizunean berriz ere herrian etxe edo txokoren bat izateko aukera sortzea, familia eta lagunekin Arruazuz gozatzen jarraitzeko.