Bere bizitza, mila historioren batuketa da, zein baino zein berezi eta dibertigarriagoa, izan ere, Gaby pertsonaia galanta da. Atentzioa deitu zigun historioen artean, bizitza zehar egin dituen migrazioak dira, lehendabizi gurasoekin, eta gero bere familiarekin, etorkizun hobeago baten bila.
Gabyren gurasoak Radiquerokoak ziren, Alquezarreko udaleko herria. Berari Sabadellen jaiotzea egokitu zitzaion 1966 an, bere gurasoek lanagatik bertara joanak izarelako. 14 urte zituelarik, herrira bueltatu ziren, non gurasoek famatua den Radiqueroko gaztandegian lan egin zuten.
1989an berriro ere lana gutxitu zen herrian eta Kataluniara bueltatu ziren. Urte gogorrak eta lan askokoa izan ziren haiek.
Urteak pasa ondoren, bizi experientzia berri batek Dominikar Errepublikaraino eraman zuen 2008 an. Bertan ezkondu eta lehen alaba izan zuen. Espaniara bueltatzean, bere gurasoen jaioterrira bueltatu zen.
Radiquerorako buelta honetan, bere emazte Norarekin batera herriko tabernaren ardura artu zuten. Gu iritsi baino 3 hilabete lehenago ordea, hostalaritzako garaia itxi eta honela, Alquezarreko herriko-langile bezala lan egiten hasi zen, bizitza egonkorragoa eta aurrekoa baino lasaixeagoa izateko ideiarekin.
Herri txiki bateko bizitza ez da edonorentzat, bainan Gaby eta bere familiarentzat Radiquero eta Alquezar, etxea baino gehiago dira: “hemendik ez naute mugituko” zihurtatu zuen irrifar batekin.